Baimenak eta SEPA agindua
Bidal iezaguzu baimenaren inprimakia eta utzi zure kudeaketak beste baten esku
Hornidura-kontratuarekin lotutako izapideak eta kudeaketak norbaiten esku utzi behar badituzu, kudeaketak egiteko baimena emango diozun pertsona gaitu egin behar duzu.
Zer baimen-mota behar duzu?
- Baimen orokorral: Kontratuaren titularra ez den hirugarren batek kudeaketa hauek egin ahal izateko behar da:
- Fakturen kopiak eskatzea
- Ordainketekin eta zorrak erregularizatzearekin lotutako kudeaketak egitea
- Fakturak bidaltzeko datuak eguneratzea
- Kobrantzarako banku-datuak aldatzea
- Erreklamazioak izapidetzea
- Harremanetarako datuak eguneratzea, telefono-zenbakia eta e-postako helbidea barne
- Faktura digitala aktibatzea
Baimena indarrean egongo da harik eta, titularra zaren aldetik, baimena ukatuta dagoela adierazten diguzun arte, edo kontratuak zure izenean egoteari uzten dion arte.
- Kontratatzeko baimena: Hirugarren batek kontratazio-kudeaketaren bat noizean behin eta zure izenean egin ahal izateko behar da; adibidez, alta ematea, baja ematea edo izena aldatzea.
Nola izapidetzen da baimena?
- Deskargatu behar duzun baimen-mota
- Bete inprimakia eskatzen diren datuekin eta sinatu
- Bidal iezaguzu harremanetarako bideakbaliatuz, eta erantsi kontratuaren titularraren eta baimendutako pertsonaren nortasun-agiria
- Zehaztu zer eskaera egin nahi duzun
Bidal iezaguzu SEPA agindua banku-helbideratzea formalizatzeko
Beharrezkoa da banku-kontuaren titularrak hura berea dela egiaztatzeko, eta ur-horniduraren kontratuaren ordainketa helbideratzea formalizatzeko.
- Deskargatu SEPA agindua .
- Bete inprimakia eskatzen diren datuekin eta sinatu
- Bidal iezaguzu harremanetarako bideak baliatuz eta zehaztu ur-horniduraren helbidea eta kontratu-zenbakia