Zure hileko tarifa finkoa
Zer da 12 Tanta?
Zure ur-hornidurarako tarifa laua jartzen dugu zure eskura. Tarifa horretan, hilero gauza bera ordaintzen duzu, eta 12 hilabeteren buruan kontuak egiten ditugu. Fakturazioaren historian oinarrituta, hileko kuota bat proposatzen dizugu, eta urtean behin erregularizazio bat egiten dugu.
12 Tanta sistemak ez ditu zure kontratuaren baldintzak aldatzen. Zure kontsumoari eta gastu errealari buruzko informazioa bidaliko dizugu zure fakturetan, orain arte bezala.
Edozein unetan goza dezakezu, doan, 12 Tanta ordainketa modalitateaz duzun tarifa zeinahi dela ere, eta edozein unetan itzul zaitezke zure aurreko ordainketa modalitatera.